XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Galtzagorriren oporrakEz zegoen beste gairik...
- Ama maletak prestatzen ari da, oporretan joateko.
Eskolak amaitu bezain laster, herrira goaz
- Ba gu ez gara joango aitak oporrak hartu arte
- Zer gertatzen zaizu, Jontxu?
Ez zoaz oporretan ala?
- Oporrek triste jartzen naute
- Triste? Ez al daukazu gogorik zure lagunak ikusi eta egun osoan jolasteko?
- Ez, ez da hori.
Triste nago Galtzagorri itzuli behar dudalako.
Momentu hartan, oporretako poztasuna kezka bihurtu zen...
- Zer esan duzu?
Ea, ea, Jontxu, azaldu hori...
- Hara... Mago batek utzi zidan Galtzagorri, baldintza batekin: oporrak hastean itzuli egin behar nion.
- Txantxetan ari zara, Jontxu...
Ez da posible... Galtzagorri betiko geratuko da gurekin....
- Horixe zen magoak eta nik genuen sekretua.
Horregatik ez dizuet ezer esan orain arte
- Zerbait pentsatu behar dugu...
- Bai horixe!
Zerbait pentsatu behar dugu.
Magoa gizon zaharra zen.
Bizar zuri luze-luzea zuen, lurrerainokoa.
Oso atsegina zen.
Jontxu ikusi zuenean, laster ezagutu zuen:
- Jontxu! Zer moduz?...
- Ongi, baina penatuta.
- Zure hitza betetzera al zatoz?
- Bai, baina... Ikasturtea hain arin pasatu da....
Gainera, asko maite dugu Galtzagorri...
- Atera ezazue kaxatik...
Oraintxe esango dizuet zergatik utzi behar duzuen hemen.
- Hurbildu belarriak Galtzagorriren bihotzera.
Zer entzuten duzue?
- Nik ezertxo ere ez
- Galtzagorriak pilen modukoak dira: agortu egiten dira.
Eta oporrak familiarekin ematen ez badituzte, hil egiten dira.
Ez al duzue zuek gogorik zuen familiarekin egoteko?
Haurrak isilik geratu ziren.
- Etorri nirekin
Argi bat piztu eta ate bat ireki zuen.
Galtzagorri sartuaz batera, beste galtzagorri asko atera ziren kaxetatik, Galtzagorriri musu ematera.
Haurrak txaloka hasi ziren.
- Hau poza!
- Orain, entzun berriro Galtzagorriren bihotza...
- Egia da!
Orain taupadaka ari da, pozaren pozez.
- Baina... ez dugu sekula ere ikusiko?
- Sekula, sekula... ez.
Nahi duzuenean etor zaiztezkete ikustera...
Eta orain, gozatu zuen oporrez galtzagorriek egiten duten moduan...
Gero, ikusiko dugu....
Galtzagorrik musu bat eman zion haur bakoitzari eta pozik joan zen beste galtzagorriekin.